20 €-tik gorako erosketa eginez gero, 6 €-ko deskontu bonua emango dizugu opari. DESKONTU ZUZENA.

List of products by brand ONEIN

OnEin kontserbak Telleri etxean dago, Hernaniko Martindegi auzoan, eta barazki ekologikoz eginiko marmeladak eta kontserbak egiten ditugu eskuz.

ENEEK kontrol erakundeak ziurtatzen digu ekoizpen ekologikoa, eta 2025 da gure operadore zenbakia. Gure produktuen osagaiak ekologikoak eta sasoikoak dira. Ahal den guztietan, gure baratzekoak eta inguruko ustiategietakoak. Zuzenean lan egiten dugu ekoizleekin, bitartekaririk gabe. Azukrea, gatza eta limoia dira gure kontserbagarriak.

Gure ontziek ez dute alferrikako zaborra sortzen duen soberakinik, hala nola artisau kontserbek ohikoak dituzten txanoak. Beira birziklagarriz eginak dira (edukiontzi berdea) eta estalkiak (edukiontzi horia) ez du bisfenolik.

26 products.
Erakusten 1-12 artikulu 26 etik