1. Baldintzen araubidea.

Donostiako SUSTAPENAk https://www.diaproductolocal.eus helbidea ipintzen du Interneteko erabiltzaileen esku (aurrerantzean, DPL plataforma), produktuei buruzko informazioa emateko eta ekoizleek/saltokiek (aurrerantzean, SALTZAILEA) eskaintzen dituzten produktuak eskuratzeko, DPL plataformaren bitartez. Era horretan, pertsona fisikoek edo legezko ordezkoa duten pertsona juridikoek produktu berriak eros diezazkiekete Sustapenarekin loturarik ez duten hornitzaileei, DPL plataforma erabiliz eta saltzaileek berek zehaztutako prezioetan. DPL plataformako saltzaileek merkaturatzen duten edozein ondasun edo zerbitzuri esaten zaio “produktu”. “Saltzaileak” dira DPL plataforman produktuak salgai jartzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, Donostiako SUSTAPENAk aldez aurretik onartu dituenak.   aurretik ohartarazi gabe, informazioa aplikatu beharreko legeriara egokitze aldera. Baldintza orokor hauek (aurrerantzean, “baldintzak”) produktuak DPL plataformaren bitartez kontratatzeari aplikatzen zaizkion terminoak eta baldintzak dira. Edozein produktu webgune horren bidez kontratatzen denean, unean-unean indarrean egongo diren baldintza orokorrei jarraituko zaie.

Baldintza orokor hauek, webguneko lege oharrak, cookie-en baldintzek, datuen babesak eta pribatutasun politikak osatzen dituzte, oro har. Baldintza orokorretan aurreikusten denaren ondorioetarako, produktuen hartzaile bakarra DPL plataforma baliatzen duen bezeroa edo pertsona fisiko edo juridikoa da, DPL plataforman izena emanda dagoen saltzaile baten produktuak erostea xede. Saltzailea edo saltzaileak DPL plataforman haiek berek eskatuta izena emanda dauden pertsona fisiko edo juridikoak dira, produktuak bezeroei saltzeko.  DPL plataforman nabigatzeak, bertako edozein zerbitzu erabiltzeak, eta ezein produktu edo zerbitzu erosi edo kontratatzeak esan nahi du erabiltzaile edo bezeroak kasuan kasu DPL plataforman eskaintzen diren zerbitzuak arautzen dituzten baldintza orokor guztiak onartzen dituela, inolako eragozpenik gabe.

 

2. DPL plataformaren funtzionamendua.

DPL plataforma baliatuz, Donostiako SUSTAPENekoak ez diren hirugarrenek (DPL plataforman izena emanda dauden saltzaileak) merkaturatutako produktuak ikus eta eros ditzake bezeroak. DPL plataformaren bitartez egiten diren eragiketak bezeroaren eta saltzaileen artekoak dira zuzenean, une bakoitzean indarrean diren arauak eta legezko gainerako eskakizunak betez. Donostiako SUSTAPENA ez da saltzaileen agentea edo banatzailea, ezta saltzaileen ordezkari edo saltzaileek DPL plataforman proposatzen dituzten produktuen birsaltzaile ere. DPL plataforman iragarri eta saltzen diren produktuak saltzaileen erantzukizun dira soilik, bereziki, jabetzari, kalitateari, segurtasunari, jatorriari, bermeari, eta legeria aplikagarria betetzeari begira.

 

3. Zerbitzuaren deskripzioa.

Tresna multzo batek osatzen du zerbitzua, eta tresna horiek produktuak erosteko aukera ematen die bezeroei. Donostiako SUSTAPENA ez da sekula izango saltzaileek zerbitzuaren bitartekaritza baliatuz proposatzen dituzten produktuen birsaltzaile. Donostiako SUSTAPENA ez da eskainitako produktuen erantzule izango, ezta horien bermearena ere. Saltzaileak du produktuei buruzko informazioaren gaineko ardura, baita kontratua aplikatzearen eta araudi aplikagarriari jarraitzearen gainekoa ere. 

 

4. Erosteko prozesua.

Bezeroak era autonomoan gauzatzeko du erosteko prozesua DPL plataforman. Produktuak deskripzio batekin batera agertzen dira DPL plataforman, eta, era horretan, produktuen oinarrizko ezaugarrien eta prezioaren berri izango du bezeroak. Ondoren, erosi nahi duen produktua edo produktuak hautatzen ditu bezeroak, eta, berretsi ostean, orgatxoan gehitzen joaten da. Erosketaren zenbatekoa 20 € edo hortik gorakoa bada, 6 euroko deskontua egingo da azken tiketean, zuzenean.

Erosketa amaitutakoan, bezeroak erosketa oharra eskatu ahal izango du, eta produktu guztiak agertuko dira bertan. Nolanahi ere, erositako produktuen faktura eskatu ahal izango dio saltzaileetako bakoitzari, plataforman propio dagoen atalaren bidez. Bezeroak eskaera zer tartetan jaso aukeratu ahalko du, erosketa egiten den unean erabilgarri dauden tarteen artean. Bestela, TXITA lokalean ere jaso dezake, ostiraleko (hilak 30) edo larunbateko (hilak 31) 9etatik 19etara bitarte.

Banaketaren ordutegia tarte hauetan antolatuta dago:

  • - Ostiraleko 13ak baino lehen jasotako eskaerak ostiralean bertan eramango dira, 13etatik 15etara artean. Ostiraleko 13etatik 19etara bitarte jasotako eskaerak ere ostiralean bertan eramango dira (hilak 30), 19etatik 21etara artean.
  • - Ostiraleko 19etatik (hilak 30) larunbateko 13etara arte (hilak 31) jasotzen diren eskaerak larunbateko (hilak 31) 13etatik 15etara bitarte eramango dira.
  • - Larunbateko 13etatik 18etara arte (hilak 31) jasotzen diren eskaerak larunbatean bertan (hilak 31) eramango dira, 19etatik 21etara bitarte.

Produktuen prezioa saltzaile bakoitzaren ardura da guztiz. Prezioa eurotan adierazten da, eta aplikagarri diren zerga eta tasa guztiak sartuta egongo dira. Dena den, bereizita zehaztu daitezke.

Donostiako SUSTAPENAk etxera bidaliko du erosketa, eta bidalketa doan egingo da Donostian zehar, 14 €-tik gorako erosketen kasuan. Iraunkortasuna bermatzen duten ibilgailuak erabiliko dira.

Erosketak 14 €-tik gorakoak ez direnean, bidalketaren tarifa 7 € izango da.

Bezeroak Donostiatik at bidaltzeko ere eska dezake, produktu galkorrak ez direnean. Banaketa eremua Espainia penintsularra izango da. (Ez da banatuko Balear Uharteetan, Kanariar Uharteetan, Ceutan, eta Melillan). Eskaerak Donostiatik kanpora eraman behar badira, azaroaren 2tik (astelehena) izango da, arratsaldez. Bidalketa kostua erosleak ordainduko du, honela:

Bidalketak Donostiatik kanpo

  • Oinarrizko prezioa, < 5 kg: 5,496 €
  • Prezioa BEZarekin, < 5 kg: 6,65 €
  • Oinarrizko prezioa, < 10 kg: 7,149
  • Prezioa BEZarekin, < 10 kg: 8,65 €
  • Oinarrizko prezio gehigarria, kg bakoitzeko: 0,413 €
  • Prezio gehigarria BEZarekin, kg bakoitzeko: 0,50 €

Halaber, bezeroak Txitako instalazioetan jaso dezake erosketa, zenbatekoari bestelako kosturik gehitu gabe. Atotxako dorreko etxabeetan da: Mandasko dukearen pasealekua 28, Donostia.

 

5. Erantzukizunak.

5.1 Bezeroak produktuari/zerbitzuari buruzko informazioa irakurri behar du, erosi aurretik edo zerbitzu bat kontratatu aurretik. Saltzaileak irakurri egin behar du bere DPL plataforman produktuari buruz agertzen den informazioa.

5.2 Donostiako SUSTAPENA, DPL plataformaren titularra den aldetik, saltzailearen eta bezeroaren arteko bitartekari soila izango da, eta ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain, saltzaileak bezeroari zuzenean saldutakoa dela eta, eta hala izango da nahiz eta, bezeroekiko komunikazioetan, Donostiako SUSTAPENA ageri den DPL plataformaren titular gisa. Era horretan, Donostiako SUSTAPENAk, DPL plataformaren titularra izanik, ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain, produktua erostearen ondorioz zuzenean edo zeharka eragiten diren kalteak direla bide.

Saltzaileak onartzen du produktua bermatzeko betebeharra, indarreko legerian finkatuta dagoenari jarraikiz. Edozein kasutan ere, berme horren edukia legeetan eskatzen den gutxienekoa izango da. Halaber, berme hori emango da, kontsumorako ondasunen salmentan bermeak direla-eta indarreko legerian ematen diren bermeak eragotzi gabe. Era berean, bezeroak eskatuz gero, saltzaileak faktura egin beharko dio, eta, hartan, bezero horrek DPL plataforman erositako produktuak zehaztuko dira.

 

7. Atzera egiteko eskubidea.

Kontsumitzaile edo erabiltzaile izaera duen bezeroak (Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrean aitortzen da hori) kontratuan atzera egiteko eskubidea gauzatu ahalko du, saltzaileari arrazoia adierazi behar izan gabe. Bestalde, saltzaileak eskubide hori gauzatzeko erantzukizuna izango du, legean aurreikusten diren baldintzetan. Eskubide hori ezingo da sozietatearen aurrean gauzatu, saltzailea ez denez ezingo zaio-eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorra aplikatu.

Erosleak eskuratutakoa itzultzeko eskubidea izango du, eta, legeei jarraituz, erosketan atzera egiteko eskubidea ere izango du, produktua benetan jaso eta 14 eguneko epean. Horretarako, adierazpen argi-argia egin beharko du.

Indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz, bezeroek atzera egiteko eskubidea ezingo da aplikatu eskaerak honelakoak direnean: (i) bizkor hondatu edo iraungi daitezkeen elikagai produktuen hornidura; (ii) zigilatuta dauden ondasunen hornidura, ondasun horiek itzuli ezin badira osasuna edo higienea babestearren, eta ondasunak eman ondoren zigilatzea kendu egin bada. Itzuli beharreko produktu bakoitzak egoera ezin hobean egon behar du, erabili gabe, eta etiketa, bilgarri, eta, hala badagokio, bilgarrian zetozen agiri eta jatorrizko elementu osagarri guztiekin. Erosleak garraioan ez hondatzeko moduan paketatuko du produktuak, eta garraiatu bitartean kalterik gertatuz gero, bere gain hartuko du ardura. Bestalde, www.diaproductolocal.eus plataforman erositako produktuetan atzera egiteko eskubidea gauzatu nahi izanez gero, erosleak argi adierazi behar dio erabakia Donostiako SUSTAPENAri, DPL plataforman horretarako dagoen atala erabiliz.

Datu hauek ere adieraziko dira:

  • Eskaera zenbakia:
  • Itzuli beharreko produktu zehatza:
  • Eskaera noiz jaso den:
  • Kontsumitzailearen izena:
  • Kontsumitzailearen helbidea:

Donostiako SUSTAPENAk itzulitako produktua jasotzen duenean, eta horren egoera egiaztatu ostean, dirua eroslearen kreditu txartelera itzuliko da zenbait egunen buruan.

 

8. Jabetza intelektuala.

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideekin lotuta egongo dira DPL plataforman erakusten diren eduki guztiak, eta, bereziki, diseinuak, testuak, grafikoak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, merkataritza izenak, markak, marrazki industrialak, edo industria zein merkataritza erabilerarako balio dezakeen beste edozein ikur. Eskubide horien titularrak Donostiako SUSTAPENA bera edo hirugarrenak izan daitezke, DPL plataforman txertatzeko baimena eman badute. Ez da sekula ulertuko baimenik ematen dela edo eskubide horiei uko egiten zaiela, eskualdatzen direla, edo erabat edo zati batean lagatzen direla. Orobat, ez da eduki horien gaineko eskubiderik edo eskubidea izateko aukerarik emango, batez ere edukiak aldatu, ustiatu, erreproduzitu, banatu edo jendaurrean komunikatzeari begira, Donostiako SUSTAPENAK edo dagozkion titularrek aldez aurretik baimena berariaz eman ez badute. Ezingo da DPL plataformara beste edozein webgunetik joateko estekarik ezarri, Donostiako SUSTAPENAk aldez aurretik eta berariaz baimena eman ez badu. Zerbitzuaren bidez merkaturatutako produkturen bat babes intelektualari edo industrialari lotuta badago, saltzaileak beste inork ez du erantzukizunik izango eskubide horiek betetzen ez badira. Hartara, ez betetze hori dela-eta erreklamaziorik ipintzen bada, Donostiako SUSTAPENA erabat salbuetsita egongo da.

 

9. Lege aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna.

Baldintza orokor hauek eta DPL plataforma erabiltzeari buruzko beste edozein auzi Espainiako legerian xedatutakoaren pean egongo dira. Aldeen artean eztabaidarik sortzen bada, Donostiako epaitegi eta auzitegietara joko dute berariaz, eta, horrenbestez, aldeek espresuki uko egiten diote dagokiena ez den beste edozein eskumenetara jotzeari. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen araudi aplikagarriaren arabera bezeroak kontsumitzaile izaera badu, araudi horretan finkatuta dauden epaitegiak izango dira edozein erreklamazio argitzeko eskudun.