Gaur larunbata, urriaren 31n, 18: 30ean amaituko da erosteko aukera. Eskerrik asko tokiko produktuaren egunean parte hartzeagatik

 

NOLA EROSI DENDAN

Aukeratu nahi dituzun produktuak, eta gehitu itzazu orgatxoan. 20 €-ko erosketara iristen bazara, edo kopuru hori gainditzen baduzu, 6 €-ko zuzeneko deskontua izango duzu amaierako txartelean. Deskontuaz gain, etxera eramango dizugu erosketa, Donostiako udalerriaren barnean.

Era berean, zure erosketa jaso dezakezu, gutxieneko zenbatekorik gabe, Txita-ren instalazioetan, Atotxa Dorreko sotoan (Mandasko Dukea, 28 – Donostia), edo Donostiatik kanpo bidaltzeko eskatu galkorra ez den produktu bat. Bidalketa horren kostua eroslearen kontura izango da.  

 

BIDALKETA GUNEAK ETA GASTUAK

Donostiako zona. (Banaketa ibilgailu jasangarrietan egingo da)

  • 14 € gainditzen dituzten eskaerak DOAN bidaliko dira.
  • 14 € gainditzen ez dutenek 7 €-ko bidalketa tarifa izango dute.

Gainerako zonak.

  • Banaketa esparrua penintsula da. (Ez da egingo banaketarik Balear Uharteetara, Kanaria Uharteetara eta Zeuta eta Melillara)
  • Donostiako udal esparrutik kanpoko eskariek tarifa hau izango dute:
  • 5 kg-ko pisua gainditzen ez duten eskariak – 6,65 €-ko bidalketa gastua.
  • 5 kg eta 10 kg bitarteko pisua duten eskariak – 8,65 €-ko bidalketa gastua.
  • 10 kg-tik aurrera, 8,65 €-ko bidalketa tarifari 0,50 € gehituko zaizkio kilo bakoitzeko. 

 

BANAKETA ORDUAK

  • Ostirala, 30 eta larunbata, 31
  • 13:00etatik 15:00era
  • 19:00etatik 21:00era

 

DENDAN JASOTZEA (TXITA) 

  • Mandasko Dukea, 28, Atotxa dorreko sotoa, antzinako ibilgailuen udal biltegia.
  • Tel: 943275585.
  • Banaketa: 09:00 / 19:00
  • Erosketa biltegian jasotzeko berrespen-mezua erakutsi behar da.  
  • Mandasko Dukeak eta Mª Dolores Agirre kaleek bat egiten duten ertzeko aldapa asfaltatutik dago sarrera.
  • Kokapena Google Maps-en

 

ORDAINTZEKO MODUAK

www.diaproductolocal.eus  dendak kreditu txartelarekin ordaintzea bakarrik onartuko du. 

 

ITZULKETAK 

Erosleak eskuratutakoa itzultzeko eskubidea izango du, eta, legeei jarraituz, erosketan atzera egiteko eskubidea ere izango du, produktua benetan jaso eta 14 eguneko epean. Horretarako, adierazpen argi-argia egin beharko du.

 

Indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz, bezeroek atzera egiteko eskubidea ezingo da aplikatu eskaerak honelakoak direnean: (i) bizkor hondatu edo iraungi daitezkeen elikagai produktuen hornidura; (ii) zigilatuta dauden ondasunen hornidura, ondasun horiek itzuli ezin badira osasuna edo higienea babestearren, eta ondasunak eman ondoren zigilatzea kendu egin bada.

 

Itzuli beharreko produktu bakoitzak egoera ezin hobean egon behar du, erabili gabe, eta etiketa, bilgarri, eta, hala badagokio, bilgarrian zetozen agiri eta jatorrizko elementu osagarri guztiekin. Erosleak garraioan ez hondatzeko moduan paketatuko du produktuak, eta garraiatu bitartean kalterik gertatuz gero, bere gain hartuko du ardura.

 

Bestalde, www.diaproductolocal.eus plataforman erositako produktuetan atzera egiteko eskubidea gauzatu nahi izanez gero, erosleak argi adierazi behar dio erabakia Donostiako SUSTAPENAri, DPL plataforman horretarako dagoen atala erabiliz.

 

Datu hauek ere adieraziko dira:

  • Eskaera zenbakia:
  • Itzuli beharreko produktu zehatza:
  • Eskaera noiz jaso den:
  • Kontsumitzailearen izena:
  • Kontsumitzailearen helbidea:

Donostiako SUSTAPENAk itzulitako produktua jasotzen duenean, eta horren egoera egiaztatu ostean, dirua eroslearen kreditu txartelera itzuliko da zenbait egunen buruan.