Indarrean dagoen datuen babeserako araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten da inprimaki honen bidez bildutako datu pertsonalak Donostiako Udalak tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun gisa jardunda. Informazioa Donostia Sustapena, S.A.-k kudeatuko du, tratamenduaren eragilea den heinean. Tratamenduaren xedea da harremanetarako inprimaki honen bitartez egin litekeen informazio eskaera, kexa edo iradokizuna kudeatzea.

Tratamenduaren legitimotasun oinarria da 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo “RGPD”, gaztelaniako akronimoaren arabera) 6.1.a) artikulua: interesdunaren baimena. Zure baimena edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea duzu. Baimena ezeztatzeak ez du tratamenduaren legitimotasunean eraginik izango, tratamendua ezeztatze horren aurretiko baimenean oinarritzen baita.

Ez da aurreikusi datuak hirugarrenei lagatzea, legezko betebeharrik izan ezean, ez eta datuen nazioarteko transferentziak egitea ere.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Interesdunek atzipen, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak baliatu ahalko dituzte, indarrean dagoen datuen babeserako araudian aurreikusitako gainerako eskubideekin batera, hala dagokienean, Donostiako Udalaren aurrean, helbide honetan: Ijentea kalea 1, 20003 Donostia / San Sebastián.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, lehen urrats moduan eta aukerako izaerarekin, Donostiako Udaleko Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jartzeko aukera dago, helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.