List of products by brand APAROLA

Errenteriako Aparola baserrian kokaturiko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategia da.

Aparolan Idiazabal jatorri deiturako gaztak egiten ditugu nagusiki gure ardien esnearekin, baita tratamendu termikoa duten beste gazta batzuk ere, batez ere Gipuzkoako beste abeltzain bati eskuraturiko ardi eta ahuntz esne pasteurizatuarekin eginak. Horretaz gainera, Aparolan lekaleak ereiten eta biltzen ere jarduten dugu, bereziki babarrun beltza (bertako babarruna edo indaba), bai eta sasoiko beste nekazaritza produktu batzuk ere. Gure produktuak zuzenean merkaturatzen dizkiogu kontsumitzaileari Bretxako merkatuan, bai eta Behemendik antolatzen dituen tokiko azoketan ere.

8 products.
Erakusten 1-8 artikulu 8 etik