List of products by brand GRANJA GOIBURU

Familia enpresa txiki bat gara, eta Urnietan gaude, Adarra menditik gertu. Goiburun nahiago izan dugu kalitatea kantitatea baino, horregatik da mugatua gure ekoizpena.

Batez ere ahatearen deribatuak egiten ditugu, eta modu naturalean eginak dira gure produktu guztiak, gehigarri artifizialik gabe. Aurten Idiazabal jatorri deiturak ematen duen KALITATE DIPLOMA eskuratu dute, gaztagintza kategorian, 2019ko kanpaina bikainagatik.

15 products.
Erakusten 1-12 artikulu 15 etik

Ahate albondigak onddo saltsarekin. 350 g.

Ahate haragiarekin eta onddo saltsarekin egindako albondigak dira eta, gure beste produktu guztiek bezala, ez dute kontserbagarririk, ezta koloratzailerik ere, eta berotu eta jateko prest daude. OSAGAIAK: Ahate haragia, tipula, onddoak, oliba olioa, arrautza, esnea, ardo zuria, gari irina, porrua, baratxuria, gatza eta piperbeltza. & unitate ontzi bakoitzeko. 350 g.