20 €-tik gorako erosketa eginez gero, 6 €-ko deskontu bonua emango dizugu opari. DESKONTU ZUZENA.

List of products by brand KARABELEKO

Karabeleko finka esperimental bat da, aitzindaria nekazaritza ekologikoan. Agifes, Blasenea eta Kimu Bat elkartu ostean sortu zen. Irabazi asmorik gabeko elkarte honen bidez, baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen eta kontsumo kultura sustatu nahi dugu.

Herritar guztiei eta, bereziki, baratzezaintza ekologikoaren sektore profesionalari irekitako zentro esperimental bat gara. Bertan, baratze espezie eta barietate desberdinen eta beste produktu batzuen portaera aztertzen dugu, Kantauri isurialdeko ekoizle ekologikoei aholkularitza eskaini ahal izateko. Aldi berean, gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzako eta baztertuta dauden beste kolektibo batzuentzako errehabilitazio psikosozialeko zentro gisa ere funtzionatzen dugu. Pertsona horiek errazago gizarteratu eta laneratu daitezen, hainbat erantzukizun hartzen dituzte beren gain gure baserrian. Gure helburuetako bat da gizartean sentsibilizazioa piztea osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kolektiboari buruz. Horretaz gainera, nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroak eta gure instalazioak ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen ditugu.

16 products.
Erakusten 1-12 artikulu 16 etik