List of products by brand BEHIEKO Etxeberri Goikoa

Etxeberri Goikoa Goierriko baserri txiki bat da, eredu agroekologikoan oinarritua. Larrean oinarrituriko abeltzaintza ereduari esker, lurrarekiko lotura lortzen du.

Gure hamar behiek protagonismo berezia dute baserriaren jardunean, eta, haiek emaniko esnearekin, hainbat motatako gaztak egiten ditugu: erdi ondua, mami bigunekoa, laktikoa, urdina, gazta krema eta gaztanbera. Aurrez aurre eraikitako harremanetan sinesten dugunez, inguruko tokietatik ekartzen ditugu gure jardunerako behar ditugun lehengaiak –zerealen eta lekaleen nahasketa ekologikoa barne–, eta, era berean, inguruko denda, azoka, kontsumo talde eta etxez etxeko salmentara bideratzen ditugu gure produktuak. Autonomiari eta ziklo itxiei esker, proiektua bideragarriagoa eta jasangarriagoa da; horregatik, hondakinak konpostatzen ditugu ondoren gure larreetan erabiltzeko, eta, horretaz gainera, energia berriztagarrien aldeko apustua egin dugu eguzki plaken bidez.

10 products.
Erakusten 1-10 artikulu 10 etik