Donostiako Udalak, bere webgunean, harremanetarako hainbat helbide elektroniko adierazi ditu, kasu bakoitzean ezarritako xedeetarako. Era berean, Udalak, zenbaitetan, posta elektronikoa erabil dezake komunikazio kanal gisa, nolabaiteko harremana duen pertsonekin.

Tratamenduaren arduradunaren datuak eta datuen babeserako ordezkariaren harremanetarako datuak pribatutasun politikaren 2. atalean ageri dira.

Adierazitako xedearen arabera, erabiltzailearen/posta elektronikoaren igorlearen datuak tratatzeko Udalak duen oinarri legitimatzailea izango da:

  1. Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asebetetzea.

  2. Erabiltzaile/igorleak emandako baimena, hala dagokionean. Esaterako, Udalak eskainitako edozein produktu eta/edo zerbitzuren inguruko informazioa bidaltzeko erabiltzaileak emandako baimenean oinarritutako tratamendua.

  3. Kontratu harremana edo kontratu aurretiko harremana izatea, betiere tratamendua oinarritzen bada kontratu harremanetan edo zerbitzuen hornidurarako harremanetan.

Ez da aurreikusi hirugarrenen aldeko datuen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea.

Posta elektroniko bidez bildutako datuak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar.

Erabiltzaileek/posta elektronikoen igorleek dituzten datuen babeserako eskubideak pribatutasun politikaren 9. atalean xedatutakoak dira.