Gaxure naturala. 106 gramoko aleak.

Ardi esnearen gazura-krema, testura krematsuarekin, karamelu kolorearekin eta zapore gozoarekin, ukitu garratz sotil eta ia gazi batekin. Eguneko edozein unetan jan daiteke, bai gosarian, bai askarian, baita janaurreko moduan ere, osagai gazi zein gozoekin konbinatuta. Oso ondo konbinatzen du ogiarekin, fruitu lehorrekin, izokinarekin, urdaiazpikoarekin eta mahatsa bezalako fruituekin. Gainera, gozogintza eta pastelgintzako produktuak, postreak eta izozkiak bezalako esnekiak egiteko erabil daiteke, baita goi mailako gastronomiako edozein plater egiteko ere. Produktu berritzailea da, Idiazabal Jatorri Deituradun gazta egiteko esne-gazurrarekin egindakoa.

Gaxure naturala. 106 gramoko aleak.

  Bidalketa gastuak barne, Donostiako 14 € baino gehiagoko eskarientzat.

Ikusi prezioak beste aukera batzuetarako, atal honetan: "Nola erosi"

  Produktuak jasotzea Txitan

Biltegian jasotzeko, ikusi helbidea, hemen zehazten dena.

  Deskontu bonuak

6 €-ko deskontua 20 € baino gehiagoko erosketentzat